Politika gizonen munduarekin lotu ohi izan da, baina, Gipuzkoan emakume batzuk bidea urratu zuten eta beste emakume askorentzat eredu bilakatu.
Azkenengo lau hamarkada hauetan politikoak izandako 18 emakume aitzindariak ezagutaraziko dituzte Gipuzkoako Foru Aldundikoen M8aren baitan eta Gipuzkoako kale Nagusian emakume horietako bat ezagutu nahi izan dugu: Gemma Zabaleta, lehen foru diputatua.
Zabaleta 30 urte zituela murgildu zen politikan ausardia eta konpromisoak bultzatuta eta Onda Vascari kontatu dizkio nolakoak izan ziren hasierak eta adierazi du gustatuko litzaiokela hurrengo Diputatu Nagusia eta lehendakaria emakume izatea.
Bestalde, Ion Gambra, Giza Eskubideetako eta Kultura demokratikoko foru zuzendariarekin hitz egin dugu eta emakume politikoen testigantzekin osaturiko dokumentalaren berri eman digu.