Bizkaia

Zabalik dago Boluetako umeentzako jolasgune berria

Boluetako jolasgune berria.

Zabalik dago jada Bolueta auzoko Juan Guisasola kalean egin berri duten umeentzako jolasgune berria. Horretarako, Bilboko Udalak 484.233,45 euroko aurrekontua bideratu egin du.

Lan horiek joan deneko lau hilabetekotan egin dira, eta, haien bidez, Udalak balioa bihurtu nahi izan dio erabiltzen ez zen eremu bati. Zehazki, lanok 800 metro koadroko orube bat baliarazteko modua ekarri dute; orube horretan, 295 metro koadro eskuratu dira Juan de Guisasola kaleko 9. zenbakian zegoen bizitegi-eraikin bat eraitsita.

Obren emaitzak ikustera gerturatu dira gaur goizean Juan Mari Aburto Bilboko alkatea eta Kepa Odriozola Zerbitzu eta Bizi Kalitateko zinegotzia, eta haiekin batera udal korporazioko beste kide batzuk.

Eremu beri horretan, badira olgetarako bost multzo, elkarren artean 1,5 metroko tartearekin, irisgarritasuna ematearren. Tranpolinak, lianak, zabuak, txirristak eta abar jarri dira, eta lursailaren beraren desnibelak aprobetxatuko dira: egokitu, zolatu eta hiri-altzariz eta zuhaitzez hornituko da ingurua.

Guneak 7 jarleku izango ditu guztira (4 jolas-gunean eta 3 egonlekuan), eta bizikletentzako aparkaleku bat, diseinu espezifiko bat izango duena esparru zehatz horretarako.

Horrez gain, eraikina ixteko fatxadako horman, arte urbanoko horma-irudi bat margotu da, Bilboko eta Bolueta auzoko gaiak agertzen dituena; han ageri dira irudikatuta auzoaren historia eratu duten eta eratzen duten gai guztiak, lokarri beilegi batekin lotuta, jatorrietako aztarna ahaztu gabe etorkizun jasangarriago baterako bidean doan auzoaren bilakaera irudikatuz. Irudia dagoen horma 2,5 metro altxatzen da lurretik.

22/12/2022