Irungo Alarde publikoaren konpainiek dagoeneko iragarri dituzte kantineren aukeraketen datak. Hautagaitzak aurkezteari dagokienez, Alardearen webgunearen bidez edo konpainia desberdinen sare sozialetako profilak erabiliz egin daiteke, izena eta abizenak, harremanetarako telefono bat eta email bat adierazita.
Gainera, batzuek bestelako bideak ere eskaintzen dituzte: Danborradaren kasuan, danbor nagusiari, Irati Amantegiri, emanda; Bandaren kasuan, mezu bat bidalita helbide honetara: banda.alarde1998@gmail.com; Landetxaren kasuan, zozketa egunean bertan aurkeztuta; Meakaren kasuan, meakakonpainia@gmail.com helbidera mezu bat bidaliz; Bidasoaren kasuan, kapitainarekin, Maider Resenderekin, harremanetan jarrita; San Migeleko konpainiaren kasuan, email bat bidalita sanmiguelkonpainia@gmail.com helbidera; Ama Xantalen konpainiaren kasuan, Aranaztarra tabernan utzita eta Santiagoren kasuan, konpainiako agintariekin harremanetan jarrita.
Bestalde, aukeraketa datak honako hauek izango dira:
- Danborrada: Maiatzak 10
- Banda: Maiatzak 9
- Zalditeria: Maiatzak 2
- Landetxa: Maiatzak 9
- Lapitze: Maiatzak 9
- Meaka: Maiatzak 9
- Bidasoa: Maiatzak 9
- San Miguel: Maiatzak 9
- Olaberria: Maiatzak 9
- Ama Xantalen: Maiatzak 9
- Anaka: Maiatzak 10
- Santiago: Maiatzak 9
- Artilleria: Maiatzak 3
Azkenik, gogoratu behar da Alarde publikoaren kantineren autaketetak zozketa bidez egiten direla.