Lazkao – Herri jasangarriago eta garbiago baten alde, Lazkaoko Udalak martxan jarri du Zaindu Lazkao kontzientziazio kanpaina.
Ekimen honek udalerria garbi mantentzeko eta birziklatzea errazteko beharrei erantzuten die, elkarlana sustatuz. Udalak herritarrekin zuzenean lan egin nahi du helburuak lortzeko.
"Lazkao garbia ez da gehien garbitzen duena, gutxien zikintzen duena baizik. Lazkaotar bakoitzak herria garbi mantentzen kolabora-tzen badu egunerokotasunean, garbitasunaren iraultza lortuko dugu gure herrian, ditugun baliabideen erabilera optimizatuz gainera", adierazi dute Udaletik.
"Herritar guztiak kontzientziatu eta sentsibilizatu nahi ditugu: gutako bakoitza gure herriaren zaintzan eta garbiketan parte hartzearen garrantziaz ohartu behar gara, denok atsegin baitugu paseatzera irtetea eta hiri atsegin, garbi eta osasuntsu bat aurkitzea. Hori lortzeko ez da nahikoa udal garbiketa taldeak egiten duten esfortzu garrantzitsuarekin, herria gurea dela sentitu behar dugu, Lazkao guztiona dela, eta guztioi dagokigula berau zain-tzea", gehitu dute.
Txakurrak lehenengo Udalak lehen kanpaina txakurren gorozkietara bideratu du: "Geroz eta txakur gehiago dago Lazkaon, eta behar bezala kudeatu behar dute jabeek hori. Dagokion bezala paseatu, dagokion guneetan, eta gorozkiak jaso. Jabeen ardura da hori. Hori optimizatu nahi dugu eta kaleetan gorozkiak agertzea ekidin, herria txukun mantenduz".
Ekainaren 29rako Txakur ekintza zuzenak hitzaldia antolatu du, Kangunea elkartearekin batera. Bertan, txakurren jabeentzako prestakun-tza saio eta prestakuntza-ibilbide ziklo bat prestatuko dela azalduko da. Prestakuntza saioekin urrian hastea da asmoa, eta guztira hamar saio izango dira.
Hitzaldira joateko aldez aurretik izena eman behar da 943 088 080 zenbakira deituz edota kultura@lazkao.eus-era idatziz.