Bizkaia

Zallako BiziPark aparkalekuak 24 plaza izango ditu

Ezkerretik eskuinera, Ángel Anero, Juan Ramón Urkijo, Gómez Viar eta Josu Montalbán.

BiziPark aparkalekua Zallara heldu da Bizkaiko Foru Aldundiko Garraioak eta Mugikortasun Jasangarria Sustatzeko Sailak bultzatuta. Garraioak eta Mugikortasun Jasangarria Sustatzeko diputatuak, Miguel Ángel Gómez Viar-ek, eta Zallako alkateak, Juan Ramón Urkijok, astearte honetan aurkeztu duten arabera, udalerriak 24 aparkaleku plaza izango ditu Udaketxearen inguruan, tren geltokitik eta Bizkaibusen hainbat geltokitatik hurbil.

Aparkaleku berriak honako baliabide hauekin: sarrera-kontrola eta kudeatzeko softwarea, Interneteko konexioarekin; barrualdea beti argiturik egoteko sistemak; gutxienez suaren aurkako sei armairu, bakoitza bere elektrizitate-hargunearekin, erabiltzaileek beren gauzak seguru edukitzeko; zaintza-sistemak, eta Zallako Udaltzaingoaren segurtasun-zerbitzuekin konektatutako kamerak.

Horrez gain, Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaiko BiziPark guztietarako emandako jarraibideen arabera pertsonalizatuko da espazioa.

Hamasei urtetik gorako pertsona orok, Zallaen bizi zein ez, plaza horiek erabiltzeko eskaera egin ahal izango du. Eskaera-kopurua plaza-kopurua baino handiagoa bada, zozketa egingo da.

Hasiera batean aurreikusitakoaren arabera, aparkalekuak eguneko 24 orduetan funtzionatuko du, urteko 365 egunetan, eta hauexek izango dira aparkalekua erabiltzeko tarifak: 4 € hilabetea; 10 € hiruhilekoa; 20 € seihilekoa eta 40 euro urte osoa. Hamalau egunik behin erabili beharko da bizikleta, aparkalekua ez dadin bizikletak gordetzeko toki batean bilakatu.

Bi erakundeen artean lortutako akordioaren arabera, Garraioak eta Mugikortasun Jasangarria Sustatzeko Sailak 60.000 euroko dirulaguntza emango du instalazio osoa jartzeko, eta Udalak aparkalekua egokitu eta hornitzeko lanak egingo ditu, baita berau kudeatu eta mantentzeaz arduratu ere kontratua indarrean den lau urteetan.

Aparkalekua 2023ko abenduaren 31 baino lehen martxan jartzeko konpromisoa hartu da. "Zallan mugikortasun jasangarriaren alde aurrera egiteko aukera bat dugu hau" azaldu du udalerriko alkateak, Juan Ramón Urkijok.

"Esperientziak erakutsi digu erakundeen arteko lankidetza oso aproposa dela bizikletaren erabilera sustatzeko helburuan aurrera egiteko, hain zuzen ere, lurraldeko eskualde guztietan jarri ditugun BiziPuntuei esker egiaztatu dugun bezala" adierazi du Gómez Viar diputatuak.

25/01/2023