Gipuzkoa

Zarautz: Plaieroak indarberrituta bueltatuko dira

2018ko Hondartzako Futbol Txapelketako finalak.

urte baten ondoren azaroan ekingo diote txapelketari eta nobedade gisa, azpeitia-azkoitiako talde bat osatu da

bueltan da Hondartzako Futbol Txapelketa. Pasa den denboraldia bertan behera utzi behar izan zuten pandemia egoera zela eta, baina oraingoan iragarri dute jada hasiera data: lehen norgeheiagokak azaroaren 7an izango dira.

Aurten gainera, indarberrituta ekingo diote 2021-2022 jardunaldiari. Antolatzaileek iragarri dutenez, eskualdeko futbolzaleei deialdia luzatu die, eta momentuz Azkoitia eta Azpeitia artean talde bat osatu da.

Gaurkoz aurtengo talde kopurua zehaztu gabe dago. Izan ere, izen-emate epeak irekita jarraitzen du. Horretarako azken eguna igandea izango da. Interesa duten taldeek, 260 euro ordaindu beharko dituzte, kontu korronte honetara sartuta: ES17 3008 0181 30 3009408216 (Caja Rural de Navarra). Ondorengo agiriak ere aurkeztu beharko dituzte taldeek: jokalari guztien nortasun agirien fotokopia bana; taldeko ordezkariaren nortasun agiriaren fotokopia bat, posta elektronikoko helbidea eta telefono zenbakia; eta arbitro bat duten taldeen kasuan, haren izen-abizenak eta telefono zenbakia. Datu guztiak antolakuntza@playeruak.eus helbidera bidali beharko dira.

Orain arte bezala, 16 urtetik goragoko herritarrek izango dute aukera parte hartzeko. Mutilen kasuan, gutxienez hamaika eta gehienez 22 jokalarik osatu beharko dute taldea. Nesketan, berriz, gutxienez zortzi, eta gehienez, 18.

Jokalarien eta ordezkarien fitxa guztiak ageri diren URL helbide bat helaraziko zaio talde bakoitzari, ZKEren zigiluarekin. Fitxak partidaro izan beharko dituzte eskura, modu digitalean edo inprimatuta. Denboraldian zehar jokalari berriak batu ahal izango dira taldera, baina jokatu baino astebete lehenago bidali beharko dira haien agiriak eta datuak lehen aipatutako helbide elektronikora.

jokalarien poltsa Bestalde, plaieroetan jokatu baina talderik ez duten neska-mutilentzat jokalari poltsa sortu dute. Irekita mantenduko da izen-emateak irauten duen bitartean. Kasu honetan ere, betebeharretako bat 16 urtetik gora edukitzea izango da. Egoera honetan dauden herritarrak, jokalaripoltsa@playeruak.eus-era idatzi beharko dute.

bilera hilaren 30ean Aurtengo denboraldiko xehetasun guztiak emateko bilduko dira hilaren 30ean, 11.00etan talde guztietako ordezkariak. Momentuz ez dute zehaztu bileraren lekua. Hori bai, urte bateko geldialdiaren ondoren, txapelketan parte hartzera animatu nahi dituzte herritarrak izena emateko geratzen diren azken egun hauetan.

Aurtengo denboraldian parte hartu nahi duten taldeek, igandea baino lehen pasa beharko dute abisua antolakuntzan

20/10/2021