Zarauzko Rugby taldea oso denboraldi ona egiten ari da eta, horrenbestez, aurrekontua ere handitu da. Baina plan ezinhobea antolatu dute dirua biltzeko: Zarauzko Garagardo Azoka.
21. edizioa da eta gaur arratsaldeko zazpietan irekiko ditu karpak ateak. Zarauzko Munoa Plazan dago kokatuta eta apirilaren 10era arte txapelketak, bazkariak eta garagardoak izango dira nagusi.
Onda Vascako Gipuzkoako Kale Nagusian Mikel Larrañagarekin hitz egin dugu, bera da Rugby taldeko jokalaria eta azaldu egin digu zein izango den programazioa:
Esan bezala, gaur arratsaldeko zortzietan omenaldi bat egingo diote Rugby taldea lagundutako bi pertsonei, Ana Mari Esnal eta Miguel Ángel Juaristiri.
Bihar, Mus txapelketa izango da eta, diru sariaz gain, txapela ere eramango du.
Larunbata lagunentzako eta kuadrilan pasatzeko izango da, hain zuzen ere, ordubietan Herri bazkaria ospatuko delako.
Bestalde, egunero izango da musika eta haurrei zuzenduriko ekimenak, azken horiek, 13:30etatik 15:30era bitartean.