Buscar
Bizkaia

Zazpikaleetako Birgaikuntzako Plan Berezia onartu da

Plan berriak 1991koa ordezten du eta Plan Orokorrera amoldatuko da
Zazpikaleetako Birgaikuntzako Plan Berezia onartu da
Zazpikaleetako Birgaikuntzako Plan Berezia onartu da

Ostegunaren 30an behin betiko onartu egin da Zazpikaleetako Birgaikuntzako Plan Berezia, berriak 1991koa ordezten duena. Plan Berezitik Solokoetxeko Musika Eskola sartu eta Konkordia Geltokia eta Mallonako hilerria atera eta behar izan dira. Bestalde, planaren beste helburu ekologiko batzuk deskarbonizazioa eta energia-kontsumoa ahalik eta gehien murritzea da. Horretarako eraikinen estalkietan eguzki-panelak instalatzea eskatuko da.

Bilbo Zaharreko Birgaikuntzako eta Barne Eraberritzeko Plan Berezi (BBPB) , hirigintzaren eta arauen ikuspegitik, Udalak Bilboko auzo horretarako duen proiektua jasotzen du. Surbisaren bidez, Hiri Berroneratzearen Sailak birgaikuntzako plan berezia egokitu du indarrean dagoen hirigintza-legedira eta Bilboko Hiri Antolamenduko Plan Orokor berrira.

Plan Orokorrari egokitzean, Zazpikaleetako birgaikuntza integraleko eremua berriro mugatu behari izan da, eta haren mugak berriro definitu. Zehazki, Plan Berezitik Konkordia Geltokia eta Mallonako hilerria atera dira, eta Solokoetxeko Musika Eskola sartu behar izan da. Modu berean, deskarbonizaziorantz joateko eta energia-kontsumoa murrizteko udal helburuarekin bat etorriz, eraikinen estalkietan eguzki-panelak instalatzeko aukera arautzen da. Halere, zenbait kautela sartu dira, Zazpikaleetan funtsezko elementu horren ondare-balioa gorde eta errespetatzeko.

Gainera, espazio libreen sistema orokor gisa kalifikatu da itsasadarraren ertza, Atxuritik udaletxeraino, Kostaldeei buruzko Legearen bide-zortasunarekin bat etorriz, espazio hori zaintzeko. Gauza bera gertatu da Erriberako Merkatuarekin, zeinaren izen berria itsas-lehorreko jabari publikoaren sistema orokorra izango baita.

Administrazio publiko eskudunek adierazitako jarraibideak jaso behar izan dira egokitzapenean. Administrazio horien artean daude Uraren Euskal Agentzia, Euskal Kultura Ondarearen Zentroa, Kostaldeen Zuzendaritza Nagusia eta Hegazkineria Zibila. Euskal kultura- eta turismo-legeen zehaztapen berrien transposizioa ere egin da.

Zehazki, eraikinen babesak berriro izendatu dira, eta bizitegi-erabilerako eraikinak erabilera tertziariora bihurtzeko debekua sartu da, turismo-erabilera barne.

HIRI BERRONERATZEAREN SAILA ETA SURBISA

Hiri Berroneratzearen Sailak urian esku-hartze integrala gauzatzea sustatzen du; hau da, hiri-, gizarte- eta ingurumen-gaiei erantzuten dieten esku-hartzea.

Horrek esan nahi du uria berroneratzeaz gain, beste gai batzuk ere landu behar direla, hala nola mugikortasuna, espazio publikoa, ekonomia suspertzea, gizarte-kohesioa, hezkuntza, kultura, enplegua eta abar.

Surbisa udal-sozietate bat da, Bilboko eraikin, etxebizitza eta lokaletan jabeek egin beharreko birgaitze-lanak sustatzen dituena. Udal-sozietateak esku hartzen duen eremuaren barruan daude Zazpikaleak, Gurutze auzoa, Bilbo Zaharra, Trenbideko Langileen auzoa, Irala, Olabeaga eta Zazpilanda.

Surbisak helburu bi ditu: alde batetik, ondare eraikia segurua, irisgarria eta efizientea izatea eta kalitatezko etxebizitzak eskaintzea, eta, bestetik, bere eragin-eremuetan bizikidetza erraztea. Eta Surbisaren jardunaren helburua da bizi-kalitatea bermatzea, jarduera sustatzea, eta urira itzuliko den aberastasun ekonomikoa sortzea.

2022-07-01T14:42:02+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo