36 urte bete ditu, jada, Eskola Txikien Festak, urtez urte Gipuzkoan dauden 27 eskola txikiek lekukoa pasatzen diote bata besteari eta iaz Lizartzakoaren ardura izan zena, asteburu honetan Adunarena izango da. Ekainaren 16an ospatuko da jaia udalerrian eta urte osoan zehar landutakoaz gozatzeko aukera izango dute familia guztiek.
"Herriko aurrak urdiri daude" esan digu Maider Olanok Gipuzkoako Kale Nagusian, bera da Eskola Txikien Festako komunikazio batzordeko kidea, eta kontatu digu kurtso osoan zehar landu dutela eskola txikien ezaugarriak eta nolakotasuna. Hala ere, egin diren ekintzen artean bat azpimarratu du Olanok: beste zentroetako aurrekin eskutitzak trukatu dituzte elkar hobeto ezagutzeko horrexegatik "emozio handiarekin daude beste eskoletako aurrekin jolasteko".
Momentuz, antolakuntza taldeak aurreratu du zein ekintza egingo diren egunean zehar, baina ordu batak arte ez da jakingo zein izango den Adunakoei lekukoa hartuko dion eskola txikia.
Egitaraua
10:30-11:00. Harrera ekitaldia.
11:00-13:00. Zirkuola.
11:30. Sagarraren bidean bisita gidatua egiteko aukera. Bestela, egun osoan zehar zabalik.
11:30-12:30. Sagarraren ibilbidea eta Txiki Zumba.
11:00-13:00. Puzgarriak eta ur jolasak.
14:30-17:30. Txiki Txoko, egurrezko jolasak, eskulanak/tailerak, saharar jaima, makillajea, ile apaindegia, argazki gunea, pottokak eta punteria jolasak.
13:00-14:00. Sagar eta lekuko aldaketa ekitaldia.
14:00. Bazkaria eta bingo musikatua.
17:30. Bukaerako ekitaldia Porrotx eta Marimototsekin.
Egunean zehar. Magoak eta musika.