Gipuzkoako ikastetxe batzuetan haurrak intoxikatu dira jangeletan hegaluzea jateagatik. Ausolanek eginiko menuan atuna tomatearekin zeukaten Gipuzkoako ikastoletako umeek baina ez zekiten, hotzaren katearen haustura zela eta, intoxikatu egingo zirela. Histamina da sustantzia kaltegarria eta haurrengan erreakzioak sortu ditu: kalentura, azkura, gorritasuna, besteak beste.
Gipuzkoako Kale Nagusian histamina zer den argitu nahi izan dugu eta horretarako Chema Erzogekin hitz egin dugu, albaintari bromatologo ohia da eta ongi ezaguntzen du elikagaiek eduki behar duten prozedura. Hark esan digunez, hotzaren katearen hausturak eragin du hegaluzearen hinstamina kantitatearen igoera eta hori oso altua denean, intokxikazioak eragiten dituela.
Gertaturikoa ulertu eta gero, Elgeta Herri Eskolako zuzendariaren bizipena ezagutu dugo, Libe Iñurrigarrorena, haren eskolan 6 ume intoxikatu dira 27tik. Ostera, Hernaniko Elizatxo ikastolan jangelako arduraduna den Elena Gorrotxategirekin hitz egin dugu, Hernanikoek ez dituzte eduki kasurik izandako erantzun azkarra zela eta.