Araba

Zer eguraldi espero da asteburu honetarako?

Euskalmetek euri arinak iragarri ditu gaurko
Lluvia en Vitoria.

Asteburua eta lan-atsedena hurbil daude arabar eta gasteiztar askorentzat, eta egun hauetarako tenperaturak jaitsiko dira. Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak iragarri bezala, tenperaturak jaitsi egingo dira pixka bat gaur, eta ostiral honetan euria ere egingo duela espero da.

Hala, Oostiral honetan tenperatura jaitsi egingo da eta euri apur bat egingo du ipar partean. Zerua nahiko hodeituta egongo da eta egunaren lehen partean euria egingo du, han-hemenka eta euri txikia. Arratsaldean atertu eta hodeiak gutxitzen joango dira. Mendebal/ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da eta tenperatura maximoak nabarmen jaitsiko dira, kostaldean 16-18 graduren bueltan ibiliko dira altuenak eta 13-15 gradu inguruan barnealdean. Larunbatean ostarteak egunaren erdialdeko orduetan. Goizaldean eta goizean goiz zerua tarteka hodeitsu egongo da leku askotan. Goizak aurrera egin ahala ostarteak nagusitzen joango dira eta egunaren erdialdeko orduetan eta arratsaldean tarteka eguzkitsu egongo da. Ilunabarrean berriro ere hodeiak ugaritzen joango dira eta egunaren amaieran euria egin dezake ipar partean. Hegoaldeko haizea ibiliko da, eta gauean hego-mendebaldetik finkatu eta indarra hartuko du. Tenperatura maximoak pixka bat igoko dira. Azkenik, igandean, zerua hodeitsu edo oso hodeitsu egongo da, bereziki Kantauri isurialdean. Goizaldean eta azken orduetan prezipitazio txikia egingo du, zenbait lekutan ertaina, bereziki Kantauri isurialdean. Egunaren gainerako orduetan prezipitazio txikia egin dezake noizean behin. Elur-kota gauean 1200-1400 metrotara jaitsiko da. Mendebal/iparmendebaldeko haize bizia ibiliko da, bolada gogorrekin; oso gogorrekin kostaldean. Tenperatura minimoetan aldaketarik ez edo gutxi jaitsiko dira. Tenperatura maximoak nahikoa edo nabarmen jaitsiko dira.

25/03/2023