Buscar
Bizkaia

“Zergatik dira emakumeak beldurra pasatzen dutenak etxera bakarrik itzultzean?”

Kanpainaren kartela eta leloa
Kanpainaren kartela eta leloa

Bizkaiko Foru Aldundiak kanpaina bat jarri du abian uda honetan kontzertuak, diskotekak eta herriko jaiak furgonetekin zeharkatzeko. Planteatzen duen hausnarketa sinplea da: zergatik dira emakumeak bakarrik etxeratzean beldurra pasatzen dutenak? Mezu horren bidez, gizonak sentsibilizatu nahi dira batez ere, jai-giroetan sexu-erasorik gerta ez dadin.

Kanpaina hau karteletan eta bideoan egokituko da, eta uda osoan zehar sare sozialen plataformen bidez garatuko da. Halaber, jai-giroetara helaraziko da, hala nola kontzertu, dantzaleku eta herri-jaietara, panelak izango dituen furgonetaren bidez. Gainera, sentsibilizazio-materiala banatuko da.

Teresa Laespada Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru diputatuak gaur goizean kanpaina aurkeztu du San Mames futbol-zelaiaren ondoan dagoen zabalgunean, hain zuzen ere, gaur arratsaldean BBK Liveraino igotzeko lehenengo autobus bereziak irtengo diren gunetik hurbil.

Kanpaina sare sozialen bitartez, besteak beste, Youtube, Spotify, Facebook, Twitter edo TikTok, eta kanpoko publizitate-guneetan, hala nola Metro, EuskoTren edo Renfe Aldiriak dituzten kokaguneetan, zabalduko da. Halaber, bi furgoneta gaitu dira kanpainako irudiak dituzten panelekin, gure udalerrietako dantzaleku, kontzertu eta jai-eremuetan zehar ibili eta materiala banatzeko.

Laespadak azaldutakoaren arabera, "uda iritsi da eta, bereziki, pandemiako bi urteek ekarri dituzten murrizketa guztiak atzean utzi ditugunean, gure kezka areagotu da".

"Erakunde-ordezkari eta emakume naizen neurrian… kezkatuta nago. Emakumeen eskubide- eta askatasun-arlo askotan atzera egiten ari garelakoan nago.

Emakumeok jairako, pozik egoteko, dantzatzeko, solasean jarduteko, barre egiteko, gozatzeko eskubidea dugu. Gustuko dugunarekin aisi-orduak, bai eta gauekoak ere, partekatzeko eskubidea dugu, beldurrik gabe, aseguru eta berdintasun-baldintzetan", azpimarratu du.

Ildo horri eutsiz, gogorarazi du jaietan emakumeenganako eraso-gertaerak errepikatzen ari direla. Hala gertatu da Ortuella, Sopela edo Sestaon azken asteetan.

DATUAK

Bizkaian Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak erregistratutakoaren arabera, diputatuak sexu-askatasunaren aurkako delituei buruzko zenbait datu eman ditu. Datu horiek Bizkaiko Indarkeria Matxistaren Behatokian biltzen dira.

Joan den urtean 224 emakume Bizkaian sexu-askatasunaren aurkako delituen biktima izan ziren. Kopuru honekin pandemiaren aurreko kopuruetara itzuli zen, 2019an gure lurraldean delitu horien emakume biktimen kopurua 233koa izan baitzen.

Emakume biktimen kopurua 2016tik 2019ra gorantz zihoan. Pandemiaren aurreko lau urte horietan ia bikoiztu egin zen biktimen kopurua. 2016ko 122 emakume biktimetatik 2019ko 233 emakume biktimetara pasa zen.

Emakumeen sexu-askatasunaren aurkako delituak gertatzen diren asteko egunari dagokionez, batez ere asteburuak dira. 2015etik 2021era guztira sexu askatasunaren aurkako168 delitu gertatu ziren ostiralean, 254 larunbatean eta 289 igandean. Ideia bat egiteko, astelehenean 140, asteartean 133, asteazkenean 147 eta ostegunean 130 izan ziren.

Beste modu batera esanda, 2015. eta 2021. urteen bitartean Bizkaian erregistratutako sexu-askatasunaren aurkako delitu guztietatik % 56,3 ostiral, larunbat edo igandean gertatu ziren. Era berean, oso adierazgarria da emakume biktimen adina. Kasu honetan joan den urteko datuak aipatuko ditut. 2021. urtean 224 emakume izan ziren sexu-askatasunaren aurkako delituen biktima. Horietatik 86 adingabeak ziren, hau da, guztien % 38,3. 30 urte edo hortik beherakoak aintzat hartuz gero, 165 emakume dira, hots, guztien % 73,6.

2022-07-10T15:40:02+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo