Buscar
CAV

Zergatik hiltzen dira Bidasoako erleak?

Bidasoako Erle-zainak tranpak jartzen ari dituzte liztor asiatikoaren kopurua murrizteko
Un apicultor maneja un panal lleno de abejas. Foto: Cedida
Zergatik hiltzen dira Bidasoako erleak?
Escuchar
00:43

Liztor asiatikoa Gipuzkoara heldu zenetik, erleen biziraupena gutxitu da eta eragin lazgarriak gauzatu dituzte lurraldeko erlauntzetan. Liztor honek ez ditu predatzailerik eta ugaltzeko arazoak ez dituenez geroz eta gehiago daude, bereziki, Bidasoa inguruan.

Gipuzkoako Kale Nagusian Juan Mari Arabolazarekin hitz egin dute, Bidasoako Erle-Zainak Elkarteko presidentearekin, eta berak adierazu du erlauntzak eta erleak geroz eta ahulago daudela. "Oiartzun inguruko 10 erlezain afizionatutik erdiak galdu du erlauntza osoa" eta datuak okertzen ari dira.

Horiek horrela, elkarteko presidenteak udaberriaren beldur dela azaldu du, eta prestatu beharraren premia aldarrikatu du. Espainiako beste lurralde batzuetan tranpa berezi batzuk jarri dituzte, horiekin, liztor asiatikoa, soilik ehiza daiteke eta gainontzeko intsektuak ez dira tranpan eroriko. Tranpa espezifiko horiek ezartzeko gomendioa egin du presidenteak eta esan du ez dela erlezainen esku, soilik, geratu behar den zerbait. "Erleek polinizazio lan izugarria egiten dute, baratzetan eragina daukate eta tranpak denok jarri beharko genituzke".

Arabolazak erakundeen laguntza eskatu du liztor asiatikoaren hedapena murrizteko eta azpimarratu du udarako aurreikuspenak ez direla onak izan.

2023-01-24T13:05:58+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo