Buscar
Bizkaia

Zero Zabor Uretan ekimenarekin bat egin du Bizkaiak

Antxustegi, laguntzaileekin eta kanpainan parte hartu dutenekin.
Antxustegi, laguntzaileekin eta kanpainan parte hartu dutenekin.

Bizkaiko Foru Aldundiak bat egingo du larunbat honetan, uztailak 16, aurkeztu egin den Zero Zabor Uretan kanpainarekin. Ekitaldian Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Sailaren foru-diputatuak, Amaia Antxustegik, hartu du parte, besteak beste.

Kanpaina hau itsasoko zaborren arazoari buruzko kontzientzia pizteko eta herritarrak zaborren prebentzioan inplikatzeko asmoz abiarazi dute. Aurkezpenean, Antxustegik lurraldean hondakinak murrizteko dagoen konpromisoa berretsi du, eta gogorarazi du foru-erakundeak hondakinak kudeatzeko eratzen ari den planak hurrengo helburua duela: 2030erako hondakinak % 15 murriztea.

Zero zabor da gure xedea. Hondakinik onena sortzen ez dana da eta. Gure xedea da, bai uretan, bai uretatik kanpo. Izan ere, itsasoan dauden hondakin gehienak lehorrean sortzen dira. Sarritan, lehorreko kudeaketaren ondorioz heltzen dira hondakinak itsasora, eta gehienetan hondakinak kudeatzeko sistemak ondo erabiltzen ez dituzten pertsonen kontzientziazio faltagatik eta ingurumenari begirunerik ez dioten pertsonen jokabideagatik izaten da. Horregatik, ezinbestekoa da hondakinen kudeaketa bikaina izatea. Eta ezinbestekoa da, gainera, ahalik eta hondakin gutxien sortzea. Horixe da Bizkaian prestatzen gauden hondakinak kudeatzeko plan berriaren oinarria. Plan horrek hamarkada honetako hondakinen kudeaketaren oinarriak finkatuko ditu, eta 2030erako hondakinak % 15 murriztea eta sortutako hondakinen 5 kilo bakoitzeko 4,9 kilo berreskuratzea ezarriko du. Hala adierazi du Jasangarritasun eta Ingurune Naturaleko diputatuak Portugaleten antolatutako ekitaldian. Bertan parte hartu dute, halaber: Eusko Jaurlaritzako Natura Ondare eta Klima Aldaketa zuzendari Adolfo Uriartek; Portugaleteko alkate Mikel Torresek; eta Materreko zuzendari eta Zero Zabor Urtean ekimenaren arduradun Izaskun Suberbiolak.

Kanpaina honen bidez itsasora iristen diren hondakinen arazoa ikustarazi nahi da. Parte-hartzeko hausnarketa prozesu bat sortuko da, eta horretarako jendaurreko jarduerak egingo dira Ekomuseo Mater itsasontziak eskala egingo duen hainbat portutan. Horrela, modu didaktikoan eta errazean, arazo horren konponbidean parte-hartu, konprometitu eta ezagutu ahal izango da. Jardueren artean bisita gidatuak daude itsasontzian, Ecostandean, eta arazo horri buruzko erakusketan; tailerrak egingo dira; eta itsasoko hondakinak ‘arrantzatzeko’ irteerak ere egingo dira.

Hondarribia, Getaria, Ondarroa eta Bermeo zeharkatu ostean, ontzia Portugaleten egongo da datorren asteartera arte (uztailak 18). Egun horretan bertan abiatuko da Bilbora, eta han egongo da uztailaren 21era arte. Mutriku eta Pasaia izango dira Zero Zabor Uretan edizioaren azken bi helmugak.

2022-07-17T16:26:03+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo