Buscar
Bizkaia

Zero Zabor Uretan garrasia, portuz portu

Ontziak gaur egingo du Bermeoko Artza kaitik Portugaleterako itsas-zeharkaldia.
Ontziak gaur egingo du Bermeoko Artza kaitik Portugaleterako itsas-zeharkaldia.

Nahiz eta askotan ikusi ez, kostaldean presente den arazoa da. Gero eta gehiago dira, kasik ezkutuan, hondartza edo portuetan aurki daitezkeen itsasoko zaborrak. Europako Ingurumen Agentziak adierazi duenez, urtero 10 milioi tona zabor iristen da munduko itsaso eta ozeanoetara. Bada, "zaborrik onena, sortzen ez dena" aldarrikatzeko, Zero Zabor Uretan kanpaina Bizkaiako kostan da. Ondarroatik pasa ostean, Bermeon da. Datozen egunetan Portugalete eta Bilbo bisitatuko ditu. Helburua argia da: Mater Ontzi Museo Ekoaktiboa erabilita, "itsas hondakinen arazoaz kontzientziatu" nahi dute, "eta baita herritarrak hauek saihestu ditzaten inplikatzea ere".

Artza kaian izan da azken egunotan Mater ontzia. Eta hurreratu direnek hainbat ekimenetan parte hartzeko aukera izan dute. Lehendabizi, portuz portu ezartzen ari diren informazio-puntuan, non "itsasoaren garrantziaz jabetzeko aukera" ematen den", ekimeneko Sara Lizarzak adierazitakoaren arabera. Eko-stand-ean, "itsas-zaborren problematikari buruzko informazio erabilgarria biltzeko eta gure egunerokotasunean joko eta erronken bidez hondakinak prebenitzeko alternatibei buruzko informazioa jasotzeko aukera ematen da". Orain zenbait urte eraberritutako Mater ontzira ere igo daiteke, bisita egiteko. Baita mikroplastikoen analisia egiteko ere. Gaur bertan joango da ontzia Portugaletera. Eta Ondarroan izan den egunetan, Arrigorri hondartzan aritu ziren, zabor arrantzan itsasertz inguruan. "Kostaldean aurkitze ditugun ohiko zaborrak hauexek dira: zigarro-mutxikinak, plastikozko bilgarriak, erabilera bakarreko ontziak... Ondarroaren kasuan, eta itsas-portu handia izanik, aktibitate honi lotutako zaborrak ere topatu ditugu: arrantza-zaborrak, sare zatiak, kordelak...". Aldez aurretik izena eman beharra dago edozein ekimenetan parte hartzeko. "Hitzordua eskatu beharko da 619 81 42 25 telefonoan edo info@mater.eus helbidean, koronabirusaren mehatxupean pilaketak eragozteko neurri gisa. Informazio guztia @matermuseoko sare sozialetan eta kanpainarako sortutako webgunean kontsulta daiteke, www.zerozaboruretan.eus atarian".

2021-07-14T12:55:02+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo