Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, ostiralean, otsailaren 28an, zerua hodeitsu agertuko bada ere, momentu batzuetan zulatu eta ostarteak irekiko dira. Orokorrean ateri egongo da, baina baliteke lekuren batean euri-zarrasta txikiren bat botatzea.
Haizea ekialdetik edo ipar-ekialdetik ibiliko da eta giroa hoztuko du. Tenperatura bizpahiru gradu jaitsiko da, eta maximoak 10-13 gradu artekoak izango dira. Izotza egin dezake Araba eta Nafarroako hainbat zonaldeetan.
Tenperatura bizpahiru gradu jaitsiko da, eta maximoak 10-13 gradu artekoak izango dira. Izotza egin dezake Araba eta Nafarroako hainbat zonaldeetan
Hiriburuetan, Baionan 5 gradu espero dira gutxienez eta 13 gehienez, Bilbon 6 gutxienez eta 13 gehienez, Donostian 4 gutxienez eta 12 gehienez, Gasteizen 1 gutxienez eta 11 gehienez eta Iruñean 0 gutxienez eta 13 gehienez.
Itsasbazterrean eki-osagaiko haizea ibiliko da 2-3ko indarrarekin eta goizean ipar-ekialdetik finkatuko da 3koarekin eta 4ko tarteekin; itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du, eta ondoren itsaskirria, itsaskiko guneekin.
Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu, eta arratsaldean 1-1,5 metrokoak
Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu, eta arratsaldean 1-1,5 metrokoak. Itsasgorak 04:45ean eta 17:09an izango dira, eta itsasbehereak 10:53an erta 23:08an. Uraren tenperatura 12 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da, ondorioztatu dute Euskalmetetik.