Buscar
Gipuzkoa

Zestoak azaroaren 5ean hartuko du V. Gure Bazterrak festibala

Grises, Merina Gris, Neomak eta J. Martina taldeak arituko dira eta sarrerak dagoeneko eros daitezke, 15 eurotan
Grises taldearen kontzertua, Azpeitiko Sanagustinen. | ARGAZKIA: KULTURAZ.EUS
Grises taldearen kontzertua, Azpeitiko Sanagustinen. | ARGAZKIA: KULTURAZ.EUS

Zestoako plazak Gure Bazterrak festibalaren 5. edizioa hartuko du datorren azaroaren 5ean. Jaialdia 19.00etan hasiko da eta bertan DJ bat eta punta-puntako lau talde izango dira: Grises, Merina Gris, Neomak eta J Martina.

Gure Bazterrak festibalaren antolatzaileek jakinarazi dutenez, edizio hau prestatzerakoan “genero irizpideak eta berdintasuna” hartu dituzte oinarri; eta horrek bere isla izango du Zestoako jaialdian. Izan ere, “oholtzaratuko diren talde guztietan emakume batek gutxienez parte hartuko du”. Eta ez hori bakarrik, emakumeen ikusgarritasuna musika jaialdi honen alderdi gehienetan aldarrikatuko da, “eszenatoki gainetik antolakuntzaraino”.

Kokapenari dagokionez, antolatzaileek gogorarazi dute jaialdia beti leku berezietan antolatu dela. Beraientzat Zestoak “xarma berezia” dauka: “Musikalki oso aberatsa den herri bat da, herriaren historiak ala erakutsi du, talde pila egon dira eta daude gaur egun”, azaldu dute.

Hori bai, eszenatoki handietara iritsi diren erreferente horietako kide gehienak gizonezkoak dira, eta emakumezko erreferente oso gutxi izan dira herrian. Horregatik, “garrantzia eman nahi diogu erreferente berriak sortzeari eta hauek emakumeak izatea”.

Jaialdirako sarrerak dagoeneko eros daitezke, 15 eurotan, Zestoako Turismo bulegoan eta entradium.com plataformaren bitartez.

2022-10-13T07:16:04+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo