Gipuzkoa

Zestoako Arroa Beheko ipuin lehiaketak helduen atala izango du

Ezkaizto elkarteak antolatzen duen bosgarren edizioko lanak martxoaren 10a bitarte entregatu behar dira
Aurreko urteetako sari banaketa ekitaldia. | ARGAZKIA: N.G.

Martxan da Arroa Beheko bostgarren ipuin lehiaketa. Aurten ere, Ezkaizto auzo elkarteak antolatu du, Arroako eskolaren laguntzaz. Berrikuntza nagusi batekin dator aurtengo ekitaldia: edozein adinetako arroarrek hartu ahal izango dute parte, izan ere, helduen atala izango du lehen aldiz lehiaketak. Lanak martxoaren 10a bitarte entregatu ahal izango dira.

Aurrekoetan bezala, haurrak hiru mailatan banatuta egongo dira: LH 1-2, LH 3-4, eta LH 5-6. Eta berrikun-tza, DBH-tik gora auzotar guztiek helduen mailan parte hartu ahal izango dutela. Maila berri honek badu berezitasun bat, jolas moduko bat, aurkezten diren ipuinetan, derrigor agertu beharreko esaldi bat: Ikusi zuenean negarrez hasi zen. Orrialde bateko lanak izan behar dute. E-mailez jasoko ditu antolakuntzak, ipuinakarroa@gmail.com helbidean, eta hau posible ez balitz, antolakuntzarekin hitz eginda konponduko dute. Haurren kasuan, aurreko urteetan bezala, eskolan landuko dituzte ipuinak,

“Garrantzitsuena parte hartzea da, ez dago munduko ipuinik ederrena idatzi beharrik, ekimen honen helburua Arroan sorkuntza ariketa bat bultzatzea da”, azaldu dute antolatzaileek.

17/01/2023