2023ko aurrekontutik 75.000 euro herritarrek zuzenean proposatu eta lehenetsitako inbertsioetarako erabiltzeko parte-hartze prozesua ireki zuen Zestoako Udalak urrian eta urte amaiera itxi zen bozketa fasea herritarren parte hartze “oso positiboarekin”: guztira 275 fitxa jaso dira (266 online eta 9 udaletxeko harreran). 14 erantzun baliogabe jaso dira, beraz 261 fitxa kontuan hartu dira bozketan.
Zestoaren idiosinkrasia geografikoa kontuan hartuta, lurraldeen arteko oreka mantentzea lortu da auzo txikietako proiektuak aurrera ateraz. Hauek izan dira zestoarrek hautatutako proiektuak: Uztapide plazako haur parkearen berritzea, Arroaerrekan aparkalekutik autobus geltokira bitarte irisgarritasuna hobetzea, Ibañarrietako herri argiteria hobetzea eta Aizarnako plazako galtzada harriak eta espaloiaren berrikun-tza.
Herritarrek prozesuarekiko balorazio positiboa egin dute “oso ona” edo “ona” bezala kalifikatuz. Prozesu parte-hartzailearen bozketa fasearen emaitzak eta herritarrek aukeratutako proiektuak aurkeztu ondoren, Zestoako Udaleko web orrian kontsulta daiteke dokumentazio guztia.