Buscar
Gipuzkoa

Zientzia bada nesken kontua

Emakumeak Zientzian proiektua aurkeztu berri dute Donostian
Zientzia bada nesken kontua
Escuchar
00:22

Hogeita lau euskal erakundek bat egin dute Emakumeak Zientzian proiektuarekin, eta gaurtik otsailaren 17ra arte haimbat hitzaldi eta ekimen egingo dituzte helburu zehazt batekin: zientzian diharduten emakumeen lana ikusaraztea, jarduera zientifiko-teknikoak gizonezkoen kontua direlako ustea apurtzea eta neskek eta nerabeek zientziako ikasketak hauta ditzaten sustatzea.

Gipuzkoako Kale Nagusian ekimenaren antolatzialean den Itziar Otegirekin hitz egin dute eta azpimarratu du programazioaren aberastasuna

"50 ekintza eta sorpresa baino gehiagoko programa zabala izango dugu". Hainbat zentro berri gehitu dira proiektura, era askotako ikerketa-eremuak jorratuko dira, "zientzia bada nesken kontua" mezua ahalik eta pertsona gehienei helarazteko. Gainera, edizio honetan, Bizkaiko erakundeen parte-hartzeari esker, eremu geografikoa zabaldu da eta ekintzak Gipuzkoan, Gasteizen, Iruñan eta Bizkaian egingo dira, hiriburuetan batez ere.

2023-02-08T13:19:38+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo