Bizkaia

Zigilu baten bila

Asier Madariaga ekoizleak Arratzun ditu bere kiwi arbola gehienak. Foto: Imanol Fradua

URDAIBAIKO Biosfera Erreserba leku oso berezia da, ezbairik gabe. Paisaiaren mantenurako errespetua bere baitan duena, ez bakarrik legediaren aldetik. Giza aktibitateen eta naturaren ateki oreka mantentzean datza gakoa. Eta ezaugarri horrek egiten du ezberdin eskualdea, gutxienez Bizkaiko beste zenbait txokorekin alderatuta. Bertan ekoizten diren produktuek berezitasunak dituzte, tokian tokikoak eta garaikoak izateaz aparte. Baina bakoitzak bere bidea hartu behar du erosleengana heltzeko. Baserri guneko ekoizle nahikoa dago, produktu sorta nabarmena eta formula ezberdinak erabiltzen direnak kontsumi-tzaileengana heldu ahal izateko: kooperatibetara jo, handizkariengana, teknologia berrien bitartez saldu... Baina ekoizle askok arazo bera dagoela somatzen dute- Ingurune berezitua bagara, zergaitik ez kalittea bermatzeko erabilgarri izango litekeen zigilu amankomun bat sortu?

Galdera zaila da berau. Zenbat buru, hainbat aburu esan ohi du esaera zaharrak. Eta halaxe da zen-tzu honetan. “Argi dago lehen sektorea berebizikoa dela Urdaibain”, dio argiro Asier Madariaga ekoizleak. Arratzu erdigune izanda, eskualdean dagoen kiwi ekoizlerik handiena da, beste zenbait produkturekin –piperra, etabar...– uztartzen duen aktibitatea mantenduz. Baserriaren eguneroko lanetan burubelarri dabilen bizilaguna da. Eta klaru ikusten du “gure produktuak merkatura-tzeko beharrezkoa dela zigilu bat izatea, Urdaibai mailakoa, propioa”. Batez ere, “ekoizle txikienei, Gernika-Lumoko asteleheneroko azoketan aritzen direnei, mesede egin dion” kontua da, “ez hainbeste tamaina handian aritzen direnei. Madariagak beste bide batzuk erabiltzen ditu, “baina bai uste dut txikienentzeko aukera ona izango li-tzatekeela.” Izan ere, zigilu amankomun batek –edo Urdaibai marka erabilita, izen berbera erabiltzeak– “aukerak” sortaraztea ahalbidetuko luke. “Eta kostu aldetik ez dut uste kontu garestia izango zenik. Erakundeek badute horretarako ahalmena”.

Azken datuen arabera, Urdaibain gero eta gutxiago dira lurrak ematen duen produktuetatik bizi direnak, nahiz eta sektoreak pisu nabarnia duen oraindik. “Baina arazo larria dugu ekoizleen artean: ez dugula nork ordezkatuko gaituen”, adierazten du Madariagak. Eta nahiz eta gutxi diren, “denon artean akordioetara” heltzeko kapazitatea aita-tzen du. Arratzuko ekoizleak “zenbait zigilu” erabiltzen ditu bere produktuak zehazteko erabilgarri direnak. “Eta zigilu horietara heltzea baino, gatzagoa da hauetan manten-tzea”, dioenez. “Saiakerak izan dira nahikoak, baino oraindik ez gara heldu beste eskualde batzuetan duten akordioetara. Ez dakit ez bagaren kapaz izan, nagitasun kontua izan baden... Adibidez, Enkarterrietako edota Lea-Artibaikoak akordioetara heldu dira –lehenengoen kasuan, Bilbon denda berezi bat ireki dutelarik– eta zigilu amankomun bat erabiltzen dute, bai teknologia berriak erabilita eta baita marketina eratzerako orduan.

“Uste dut nahiko probetxugarriak izan direla Enkarterrietan edota Lea-Artibain egindako esperientziak, eta horien antzerakoak egin ahal ditugula”, azpimarratzen du. “Askotan galdetzen diot neure buruari: eta guk zergaitik ez?”. – I. F.

01/11/2022