ZIUR Fundazioa Gipuzkoan erreferentzia izan nahi du zibersegurtasunaren arloan eta, horregatik gaur bertan, Zibersegurtasunaren Nazioarteko Egunean, aplikazio bat kaleratu dute zeinen bitartez enpresei eta banakoei gai honen inguruko zalantzak argituko dizkieten.
Gipuzkoako Kale Nagusian Koldo Peciñarekin, ZIUR Fundazioko zuzendariarekin, hitz egin dugu eta app-ean topatuko ditugun giden eta txostenen berri eman digu. Peciñak adierazi du Gipuzkoan ezagutza oso txikia dagoela zibersegurtasunaren arloa eta adierazi digu, gure lurraldean phishing-a dela iruzur nagusia.