Zizurkilgo mugarrien inguruko lana herritarren eskura jarri du Hernandorena Kultur Elkarteak. 2019an hasi zuten lana, Aranzadi Zientzia elkarteko bi kideren laguntzarekin, eta aste honetan gauzatu da Zizurkilgo mugarriak txostena udalari emateko ekitaldia. Iker Urruzola alkatearen hitzetan, “lan ikaragarria egin dute herriko ondarearen inguruan”.
Gaiaren inguruko interesa duen edonork izango du eskura aurreran-tzean, bai udalean, baita www.hernandorena.eus webgunean ere. Ia 600 orriko lana da guztira: mugarri bakoitzaren inguruan osatutako fitxak jasotzen dituen dokumentu zabala batetik, eta erabilitako oinarrizko dokumentazioa bestetik. “Liburutegian utziko dugu ale bat, nahi duen orok ikusi ahal izan dezan. Udal artxibategian geratuko da beste ale bat”. Zizurkilgo ondarearen zati garrantzitsua geratu da jasoa. “Ahalik eta dibulgatiboena, bisualena eta atseginena izan dadin saiatu gara, irudi, plano eta xehetasun ugari txertatuz eta lanean zehar erabili eta aipatzen diren dokumentu historikoak eta horien hitzez hitzeko transkripzioak erantsiz amaieran”, azaldu dute taldeko kideek txostenean.