Gipuzkoa

Zubietako jaien egitaraua

Uztailaren 24an hasi eta 31n bukatuko dira, hau da, astebete iraungo dute jaiek

Aurten ere Zubietako jaiak egitarau polit batekin datoz. Astebete iraungo dute, uztailaren 24an, asteazkenean, hasiz eta hilaren 31n bukatuz. Adin guztientzako aproposak diren jarduerak proposatzen dira egitarau honetan: jubilatuentzako egun bat, umeentzako egun bat eta gaupasa egun bat. Ekitaldi nabarmenenen artean Xiberoots taldearen kontzertua, DJ Txolasen emanaldia, sagardo dastaketa eta bertsolarien saioa daude. 

Jarraian eguneroko egitaraua:

 

Uztailak 24, asteazkena

  • 19:00 Jaien hasiera: Txupinazoa eta Buruhandiak. Jarraian Txoznen irekiera MADDI eta ANUKek girotuta.
  • 21:00 Herri afaria eta ondoren Itzal taldearekin dantzaldia.

Uztailak 25, osteguna, Santio eguna

  • 09:00 Esnadeia, Donostiako Txistulari Taldearen eskutik.
  • 11:00 Meza nagusia. Ondoren, hamaiketakoa JOKO GARBI ELKARTEAren eskutik, eta soka-dantza.
  • 17:30 PATXI ETA KONPAINIArekin dantzaldia.
  • 19:30 Bertsolariak. Joanes Ilarregi | Onintza Enbeita | Nerea Ibarzabal | Asier Azpiroz. Gai-jartzailea: Zortzitan Bertso Eskola. Gai jartzaile: Zortzitan Bertso Eskola.

Uztailak 26, ostirala, Oilasko biltzaile eguna

  • 06:00 Oilasko biltzaileen irteera ANE ETA ALAZNE trikitilariekin alaituta.
  • 14:30 Oilako biltzaileen iritsiera.

Uztailak 27, larunbata, jubilatuen eguna

  • 12:00 Sagardo dastaketa eta pintxoak plazan.
  • 14:00 Jubilatuen bazkaria Joko Garbi elkartean.
  • 15:00 Bertso bazkaria. Ondoren Gurdi Rock.
  • 17:30 Desafiyua. Jarraian Buruhandiak.
  • 19:00 Sardin eta piper jatea plazan.
  • 20:00 Bingoa.
  • 23:00 Kontzertuak: Trikidantz | Bab Sound System | DJ Txolas.

Uztailak 28, igandea, gastronomia eguna

  • 16:30 Tortilla patata lehiaketa.
  • 19:00 Bingoa. Ondoren IBEY BEATBOXERen emananldia.
  • Krokepote txoznan.

Uztailak 29, astelehena, umeen eguna

  • 10:00 Jolasen hasiera.
  • 14:00 Umeen bazkaria: bakoitzak berea ekar dezala, eta gure kontu postrea eta sorpresa.
  • 16:00 Jolasen jarraipena. Ondoren Txokolatada eta Buruhandiak.
  • Bukatzeko: Diskofesta.

Uztailak 30, asteartea, gaupasa eguna

  • 16:00 Mus Txapelketa (15:30tan izen ematea).
  • 18:00 Herriko Gaztetxoen Yoko Garbi emanaldia errebote plazan.
  • 00:00 Kontzertuak: Ithaka | Xiberoots | DJ Fantasía.

Uztailak 31, asteazkena, San Inazio eguna

  • 10:30 Meza.
  • 11:30 Zubietarren arteko errebote partida.
  • 14:00 Herri bazkaria. 
  • 18:30 Herri Kirolak. Iparraldeko joakoak: TUBI eta JON LOIOLA. Harrijasotzailea: JOKIN EIZMENDI.
  • 23:00 Herriko jaien amaiera traka eta suziriekin.
2024-07-17T07:53:53+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo