Basque Culinary Centerrek edukiko duen egoitza berriaren lanak duela hilabete batzuk hasi ziren. Zubiri-Manteon ezarriko da, 9.000 m2 dituen azalera batean. Inguruan Okendoko kultur-etxea ez ezik, Zubiri Manteo Institutua eta Manteo Kiroldegia dago.
Bi eraikin horietan aspaldi pairatzen dituzte obren zaraten, bibrazioen eta deserosotasunaren eraginak. Gipuzkoako Kale Nagusian jakin nahi izan dugu nolakoa den haien egunerokotasuna eta, horertarako izan ditugu gurekin, alde batetik, Kristina Zubiri Manteo Institutuko guraso elkarteko kidea eta, bestetik, Igor Etxeberria, Mateo Kiroldegiko kudeatzailea.