BATZEN gazteak enpleguratzeko harrera sistema da eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Babes eta Inklusio Sarean dauden gazteak eremu soziolaboralean laguntzea du helburu.
Gipuzkoako Kale Nagusian Andoni Zulaika Arriagarekin, Zabalduz kooperatibako kidearekin, hitz egin dugu aurkeztu berri den proiektu honen inguruan eta esplikatu digu zein egoeran aurkitzen diren 16-23 urte bitarteko gazte hauek. Haien zaurgarritasun egoera dela eta traba handiagoak dituzte autonomia lortzeko eta, helburu horretara heltzeko, beharrezkoa da lana edukitzea.
Horregatik BATZEN harrera-enpresetan oinarritzen da, enpresek dutelako gazte hauei ekarpenak egiteko aukera bai enplegu baten bidez edo/eta formakuntza baten bitartez.
Zulaikak Gipuzkoako enpresariak gonbidatu ditu haiekin harremanetan jartzera proiektu honetan sakontzeko eta, noski, harrera enpresa bilakatzeko.