Gipuzkoa

Zumaia: Alex Uranga Euskal Herriko bodyboard txapeldun

Open mailako finalera iritsi ziren lau kirolarietatik hiru zumaiarrak izan ziren Itzurunen egindako proban

Euskal Herriko bodyboard zirkuituko azken proba jokatu zen larunbatean Zumaiako Itzurun hondartzan. Bertara joan ziren zaletuek kirolaz gozatzeko aukera izan zuten.

Open mailako finalera heldu ziren lau kirolarietatik hiru zumaiarrak izan ziren. Irabazlea Alex Uranga zumaiarra izan zen, bigarren Ayoub Adardour sailkatu zen, hirugarrena Jon Lopez zumaiarra izan zen eta, azkenik, laugarren postuan Xabi Urrestilla zumaiarra geratu zen.

Zumaiakoan eta zirukuituko beste probetan lortutako emai-tzei esker, Euskal Herriko txapelketa irabazi zuen Alex Urangak.

18 urtez azpikoen kategorian ere bikain aritu ziren Zumaiako bodyboardlariak. Proba horren garailea Mikel Egiguren izan zen. Bigarren, Unax Pascual izan zen. Hirugarren Ethan Perez sailkatu zen eta, amai-tzeko, laugarrena Oihan Alkorta geratu zen.

08/11/2022