Bihartik hasita ikuskizun askoren eszenatoki bilakatuko da herria; Komentuko lorategia ere irekiko da HILAREN 23AN
aurtengo udan ez da ohiko festa egunik izango, baina musikaz eta bestelako kultur ekitaldiz betetako egitaraua prestatu du Zumaiak.
37. Musika Jaialdia uztailaren 30etik abuztuaren 12ra bitartean ospatuko da, eta aurreratu dutenez Sapere Aude Sinfonietarraren edota Zumaiako Abesbatzaren kon-tzertuez gozatzeko aukera izango dute herritarrek. Donostiako Musika Hamabostaldiaren baitako kon-tzertuak ere jaialdiaren baitan joango dira. Dena den, honen inguruko xehetasun guztiak aurrerago emango dituzte.
Bestalde, bihar hasi eta ekainaren 25era bitartean, hainbat taldek bisitatuko dute herria: Bihar, Idoiak Ilun eta abar diskoa aurkeztuko du Zumaiena aretoan; Iruñako Chill Mafia musika kolektiboaren kon-tzertuak emango dio jarraipena, uztailaren 10ean Sagarbiden; ondoren etorriko dira Unidad Alavesa folk-rock taldearen kontzertua (uztailaren 23an); Ezpalak Zestoako rock taldea (abuztuak 8) eta Neomak taldea (irailaren 25ean).
Guztiak arratsaldeko 20.00etan hitzartu dituzte eta sarrerak bost euroko prezioa izango dute, turismo bulegoan.
Dardara Musika Kolektiboak urtero antolatu izan duen X. DardaraFest jaialdiak ez du hutsik egingo. Aurten, bi egunetan banatuko dute egitaraua: abuztuaren 20an, Cobra eta Bamms musika taldeek eskainiko dute kontzertua; abuztuaren 21an, Grises eta Wood Strings taldeen txanda izango da. Sarreren inguruko azalpen guztiak laster emango dituzte.
Zentzu honetan, egungo egoera medio, azken orduko hainbat aldaketa egon daitezkela azaldu dute, baina zumaia.eus webgunea eguneratua izango dute.
komentuko lorategia zabalik Uda honetako beste berrietako bat, Komentuko lorategiari dagokio. Izan ere, herritarrentzat zabalik egongo da hilabete hauetan. Brigadako eta lorezaintza zerbitzuko langileek eremua txukundu ondoren, ekainaren 23an egingo dute irekiera ekitaldia. Hala, ordutik aurrera 10.00etatik 19.00tara bitartean egongo da zabalik.