Aste Santurako hilabete bat falta den arren, eskaintza eder eta berezi bat prestatu du Zumaiako Inda Mendi elkarteak. Apirilaren 6an irtengo dira.
Euskal Herriko historian garran-tzi handikoak izan diren mendiak bisitatuko aukera izango dute. Belateko gainetik hasita, Larraineko gainera joango dira Orreaga, Obaizeta, Irati eta Otsagabitik zehar.
Bidean Saoia, Adi, Ortzantzurieta, Mendizar, Lizardoia, Malgorra eta Ori mendiak gaindituko dituzte. “Erronka mendizale bat, inguru paregabe batean, bost etapatan egitea proposatzen dizuegu” adierazi dute elkartekoek.
Apirilaren 6an irtengo dira eta egun horretan lehenengo ibilbidea egin nahi dute. Auritzeko Loitzu hotelean hiru gau pasako dituzte eta azken gaua Osateko kanpinean pasako dute.
Guztia (autobusa barne), 300 eurorengatik (bazkideek) egin ahalko da. Bazkideak ez direnak 340 euro ordaindu beharko dituzte. Izena martxoaren 19ra arte eman daiteke eta joan ahal izateko deferatuta edo aseguru partikularra izatea ezinbestekoa da. Ordainketa ES27 3035 0037 44 0370007083 (Kutxa) kontu korrontean egin behar da.