Gipuzkoa

Zumaia | Zumaiako Emakumeon Etxeak, lanean hasteko prest

Emakumeon Etxea sortzeko lanetan ibili diren hainbat eragile. Argazkia: N.G.

zumaia – Ia hiru urteko prozesuari eta jende askoren lanari esker, Zumaiako herriak Emakumeon Etxea ireki berri du. Ostegun honetan ate irekin eguna ospatuko dute. Arratsaldeko 19.00etatik aurrera bertaratzen diren guztiei etxea erakutsi eta proiektua ezagutarazteko aukera izango dute. Horrez gain, prozesuan parte hartu dutenentzat eskertza modukoa bihurtzea ere nahi dute ekitaldia.

Dena den irekiera ekitaldira arte luzatu gabe, aurkeztu dute dagoeneko iraila eta abendua bitarteko programa. "Adin, beharrizan eta zaletasun ezberdinak dituzten askotariko emakumeei zuzendutakoa izango da", azaldu zuen Aratz Zearreta Emakumeon Etxeko dinamizatzaileak.

Jabetze eskolaren baitan, emakumeen ahalduntze prozesuan eragiteko bederatzi tailer eta ikastaro egingo dituzte: Zuk aukeratzen duzun norabiderantz mugitzeko artea izango da lehena eta forma-tzaile lanetan Oihana Meabe Arrillaga ibiliko da; Sormen Tailerra, Maddi Uranga Aizpuruaren eskutik; Batukada feminista sortuko dute eta Ainara Sarasketa Alberdik eta Arantza Albizu Escobarrek gidatuko dituzte saioak; Noka ikastaroa Amaia Zalduaren eskutik; Abdominalak egin arriskurik gabe ikastaroa emango du Eneritz Gallastegi Lazkanok; Gorputzaren gogoetak landuko dira Arantza Iglesiasekin; Autodefentsa feminista Emaginek eskainiko du; Oinarrizko BBBak Maria Calvo Mongerek eta Gure aluak deskoloniza-tzen, izeneko azken ekintza hauMaddalen Aristegi Sanchezek eta Ane Narvarte Lasak emango dute.

Bestalde, hiru Elkargune sortu dituzte ikasturte guztian zehar elkartzeko. Ama bananduentzako saioak izango dira Banan Coffeen; palan ibiltzeko taldea ere sortu dute eta Noka Mintzalagun taldea, azkenik.

ordutegia Emakumeon Etxea astelehenetik ostiralera egongo da zabalik: astelehen eta ostiraletan 9.30etik 12.30era; eta astearte, asteazken eta ostiraletan 17.00etatik 20.30era. Tarte horretan, "Genero berdintasuna bermatzeko, parekidetasunaren balioekin bat egiten duten" hainbat zerbitzu ere emango dituzte Emakumeon Etxean, hala nola: harrera eta informazioa, ordenagailua eta internet zerbitzua, etxeko langileentzako aholkularitza (Malen Etxea elkartearen eskutik), ikasketen homologazioa (Bidez bide elkartearen eskutik), edoskitze aholkularitza (Oihana Aizpurua Perezek) eta sexu aholkulari-tza (Aholkusex programaren baitan). Halaber, hitzaldiak eta aisialdi ekin-tzak ere antolatu dituzte. Egunotan Zumaiako etxe guztietara bidaliko dituzte egitarau osoa biltzen duten eskuorriak.

28/09/2021