Buscar
Gipuzkoa

Zumaiako Gazteguneak ateak irekiko ditu

Irailaren 15ean zabalduko da eta erabiltzaile berriek eta haien gurasoek ezagutzeko aukera izango dute 13 eta 14an
Zumaiako Gaztegunea Kantauri plazan. | ARGAZKIA: PEDRO AMUNDARAIN
Zumaiako Gaztegunea Kantauri plazan. | ARGAZKIA: PEDRO AMUNDARAIN

Ikasturte berriarekin batera, Zumaiako Gazteguneak datorren asteko ostegunean zabalduko ditu ateak. Egun hori iritsi baino lehen, 13 eta 14an ate ireki saioak burutuko dituzte erabiltzaile berriek eta haien guraso eta tutoreek zerbitzua ezagutzeko aukera izango dute.

Ikasturte honetan 12 urte beteko dituztenei (DBH1ean hasitakoak edo 2010ean jaiotakoak) zuzenduta egongo da. Bertan, Gaztegunea eta bertako hezitzaileak ezagutu ahal izango dituzte.

Honakoak dira antolatu dituzten saioak: irailak 13, asteartea, 17.00etatik 20.00tara guraso eta tutoreei zuzendutako ate irekiak egingo dituzte. Arratsaldean zehar nahi dutenean pasa ahal izango dute gurasoek.

Datorren egunean, irailak 14, asteazkena, 17.00etatik 20.00tara 2010ean jaiotako nerabeentzat irekiko dute Gaztegunea tokia ezagutzeko asmoarekin. Arratsaldean zehar nahi dutenean egin dezakete bisita.

Gaztegunean izena eman nahi duen nerabe orok izen-emate orria bete beharko du. Hori egiteko bi modu daude: lehena, posta elektronikoaren bidez bidaltzea eta bigarrena, Gaztegunean bertan orria betetzea.

Gazteak elkartzeko gunea 12-17 urte bitarteko nerabeentzat osatutako eskaintza publikoa da. Haiei behar bezalako arreta eman nahi dien erreferentziazko lekua.

Bertan, alde batetik zuzendutako ekintzak eramaten dira aurrera: tailerrak, txapelketak, eskulanak, jolasak, sukaldaritza... eta bestetik, gazteek bere kasa ekintza libreak egiteko aukera izaten dute autonomia eta autokudeaketa garatzeko.

Informazio gehiago izateko 688 612 940 edota 633 467 132 telefonoetara dei daiteke edo gaztegunezumaia@gmail.com helbide elektronikora idatzi daiteke.

2022-09-10T07:55:04+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo