Zumaia – Azken urte hauetan, LGTBI+ kolektiboaren aldarrikapenak kalean ikusten diren arren, gaur gaurkoz oraindik ez da identifikatutako behar horiek neurri politikoetara eramaten asmatu.
Izan ere, ezjakintasun handia dago oraindik, eta LGTBI+ pertsonen bizitza publiko eta politikoa ezkutuan egon da orain artean, eta ez da haien ahotsa kontuan hartu.
Hausnarketa eta hutsune horri tiraka 2020. urtean hasi zen lanean Zumaiako Udala, Eihera kooperatibaren bidelaguntzarekin. Urte horretan zehar barne mailako lanketa egin zuten bi zentzutan: alde batetik udaleko hainbat sail aztertu zituzten eta bestetik, gazteekin LGTBI+ kolektiboaren problematika lantzeko saioak egin zituzten.
Egindako ekimenek eragina izan zutela uste zuten arren, norabide falta sumatu zuten. Bideorri bat zehazteari ekin zioten iaz, proposamen guztiak marko baten baitan koka-tzeko. Herriko kolektibo eta norbanakoak elkarrizketatu dituzte eta Zumaiako LGTBI+ pertsonen bizi baldintzak hobetu ahaizateko neurri eta politika konkretuen zerrenda eta plana osatu dute. Datorren ostegunean aurkeztuko dute arratsaldeko 18.30ean Oxford aretoan. –