Gipuzkoa

Zumarraga: Energia Komunitateko familiek 500 euro aurreztu dituzte

180 bazkide baino gehiago dira eta Zumarragako Udala 300 bazkidera iristeko lan egiten ari da
Prentsaurrekoan parte hartu zuten lagunak. | ARGAZKIA: A.Z.

Zumarragako Tokiko Energia Komunitatearen (TEK) sorreran parte hartu duten erakunde eta enpresek prentsaurrekoa eman dute lehen hilabeteetako balorazioa egiteko. Herriko sei tokitan plaka fotovoltaikoak jarri dira eta dagoeneko energia hori erabiltzen ari dira. Energiaren %25 hortik lortuko dute. Gainontzekoa erosi beharra dute. Edinor enpresak ahalik eta kontratu onena lortzen lagundu die eta enpresako ordezkariak familia bakoitzak, batezbesteko, 500 euro aurreztu dituela esan du.

Prentsaurrekoa atzo egin zuten. Ekitaldian, Jose Ignacio Asensio Ingurumen diputatuak, Mikel Serrano alkateak, Juan Diego Edinor enpresako kontseilariak eta Ruben Riaño CaixaBank bankuko erakundeetako zuzendariak parte hartu zuten.

Serranok Zumarragako TEK aitzindaria dela esan zuen. “180 bazkide baino gehiago ditu eta itxaron zerrendan beste 50 familia daude. Banatzaileekin izandako negoziazioak gogorrak izan dira, baina azkenean martxan jartzea lortu dugu. Dagoeneko hilabete daramagu plaka fotovoltaikoek sortzen duten energia kontsumitzen. Gainera, banatzaileei erosten zaien energia guztia berdea da. Eta adostu den prezioa (0,11 euro kilowatt-ordu) oso ona da”.

Bizilagun gehiagori parte hartzeko aukera eman behar diote. “La Salle-Legazpi ikastetxeak bere teilatua eskaini du plaka fotovoltaikoak jar-tzeko. 100-120 erabiltzaile gehiago nahi ditugu. Hala, 300era iritsiko ginateke. Bigarren kolpe honetarako, Next Generation Europako funtsen lagun-tza izango dugu. Gainera, TEKeko bazkideei auto elektriko bat eskain-tzeko lan egiten ari gara. Auto hori guztien eskura egongo litzateke”.

Asensio ere pozik azaldu zen. Erakundeen eta bizilagunen arteko elkarlana ezinbestekoa izan dela aipatu zuen. “Denon parte-hartzea ezinbestekoa izan da. Denei eskerrak eman nahi dizkiet: Edinorri, CaixaBanki, Udalari eta herritarrei. Gipuzkoaren menpekotasun energetikoa %90etik gorakoa da. Herri guztietan TEKak martxan jartzea gustatuko litzaidake”.

14/01/2023