Gipuzkoa

Zumarraga | Irudi bat genero indarkeriaren prebentziorako

Zumarragako sarreretan jarri duten kartela. Argazkia: A.Z.

Zumarragako Udalak lehiaketa bat antolatu du, genero indarkeriaren prebentziorako irudia aukeratzeko

Zumarragako Udalak genero indarkeriaren prebentziorako kanpaina antolatu du, Estatu mailako itunaren eskutik jasotako diru-laguntzarekin eta Hezibide enpresaren aholkularitzarekin.

Irudi bat aukeratzeko lehiaketa antolatu du eta irudi hori gaiarekin zerikusia duten ekintza guztietan erabiliko du. Gainera, poltsak eta informazio txartelak banatuko ditu.

Egitasmo hau ostiralean aurkeztu zen. Ekitaldian Mikel Serrano alkateak eta Arantxa Gonzalez zinego-tziak parte hartu zuten. Lehiaketa bidez aukeratuko den irudiaren helburua herritarrak sentsibilizatzea da.

Lehiaketa honetan edonork parte har dezake. Parte hartzaile bakoi-tzak hiru lan aurkez ditzake, gehienez. Lehiaketaren gaia genero indarkeriaren eta haren inguruko adierazpen guztien deuseztapenerako konpromisoa da eta irudiak honako testua eraman behar du: Zumarragak ez du eraso sexistarik onartzen.

Edozein eratako lanak onartuko dira:?collage-a, pintura, argazkia... Lanen neurria 30x40 zentimetrokoa izango da (bertikalean) eta lan guztiei kartulina bat jarri behar zaie atzeko aldean.

Lanak inoiz argitaratu gabeak izan behar dira. Hilaren 31ko 13.30ak baino lehen aurkeztu behar dira Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean. Saria 300 eurokoa izango da.

Saritutako lana telazko poltsatan inprimatuko da eta hauek genero indarkeriaren aurkako kanpainaren baitan banatuko dira. Zumarragako Udalak 2.000 poltsa inguru banatuko ditu zumarragarren artean, ekainaren amaieran edo uztailaren hasieran.

Irudia txartel batzuetan ere erabiliko da. Txartel horietan genero indarkeria kasuetan zer egin behar den azalduko da. Txartelak poltsekin batera banatuko dira.

Bestalde, lehiaketara aurkeztutako lanekin erakusketa egingo da, Zelai Arizti kultur etxeko sarreran.

Lehiaketaren oinarriak Zumarragako Udalaren webgunean eta sare sozialetan argitaratu dituzte eta ikastetxeetara helarazi dituzte.

17/05/2021