Lana lortzeko zailtasun gehien dutenak 30 eta 44 urte bitarteko emakumeak direla ikusirik, Zumarragako Udalak kontziliazioa errazteko ekimen bat abian jarri behar du: ikasi nahi duten edo lana aurkitu duten eta haurrak edo mendekoak beraien kargu dituzten emakumeei zaintzaile zerbitzua eskainiko die.
Proiektu pilotu hau Zu Mas Zainduz laneratze enpresaren lagun-tzarekin jarriko da abian. Zu Mas Zainduz Piedad kaleko 3an dago. Ikasteko edo etxetik kanpo lan egiteko zaintzaile bat behar duten emakumeek Zu Mas Zainduzera jo behar dute. Bertan diagnostikoa egingo dute eta eskatzaileari bere beharren araberako zerbi-tzua eskainiko diote.
Eskatzaileek hainbat baldintza bete behar dituzte: Zumarragan erroldatuta egon (laguntza eskatu baino 6 hilabete lehenagotik gutxienez eta laguntza jasotzen den bitartean) eta 12 urtetik beherako haurrak edo mendekoak bere kargu izan.