Buscar
Gipuzkoa

Zumarragan Euskal Herriko kluben arteko pilota txapelketako finala,

Finalaren aurkezpena. Argazkia: A.Z.
Finalaren aurkezpena. Argazkia: A.Z.

zumarraga – Bihar, 11.00etatik aurrera, Euskal Herriko kluben arteko pilota txapelketako finala jokatuko dute Beloki pilotalekuan. Iaz pandemiagatik atzeratu zen txapelketako finala izango da. Irurtzun eta Lemoa taldeek jokatuko dute.

Finala hasi aurretik, pilotaren alde lan egin duten hainbat lagun omenduko dituzte. Omenduen artean bi zumarragar daude: Antonio Elizondo (iaz hil zen) eta Jose Antonio Aldama. Biek Beloki pilota elkartearen sorrera bultzatu zuten eta Beloki pilotalekua eraikitzeko gogor lan egin zuten.

Beste bost omenduak Tolosako Aurrera Saiaz klubeko Luis Galarraga eta Andres Aramendi, Zegamako Tartaloetxe klubeko Juan Mari Gereñu, Burlatako Zugarralde klubeko Felix Miguel eta Amurrioko Jon Guerrero dira.

Finala atzo goizean aurkeztu zuten, Zumarragako Beloki pilotalekuan. Ekitaldian Mikel Serrano alkateak, Iñaki Perez de Eulate antolakuntza buruak eta Aldamak parte hartu zuten. Pilotazaleei gonbita luzatu zieten. Zumarragara etortzerik ez dutenek, finala Hamaika Telebistan ikusi ahal izango dute.

2021-11-07T16:14:02+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo