Buscar
Magazine
Magazine

Gipuzkoako Kale Nagusia

Con Maider Uriarte | OV
  • Lunes a Viernes de 12:00 a 13:00
Escúchalo en las emisoras de Gipuzkoa

Información y entretenimiento made in Gipuzkoa bajo la dirección de Maider Uriarte.

Contacta con el programa

Síguenos

Los podcast de GKN

Zure apalategian ere egon da Elhuyar Hiztegi bat?

25 urte bete ditu Elhuyar Hiztegiak eta denbora guzti honetan zehar berrikuntzaren adibide argia izan da euskal munduan
Zure apalategian ere egon da Elhuyar Hiztegi bat?
Escuchar
12:41

1996. urtean argitaratu zen lehengo Elhuyar Hiztegia, abenduko eskaintza batean 6.000 pesetaren truke saldu zen, CD eta guzti, horrela sortu zen lehengo euskarazko hiztegi digitala, euskara hedatzeko helburuarekin.

25 urte igaro dira orduztik eta berrikuntza ikaragarriak egin dituzte, batetik, bilaketak errazteko CDroom-a egin zuten hitz teknikoen euskarazko hitza izan zezaten eta egun hiztegi digitala berritu egin dute, zeinetan frasetseko, gaztelaniazko eta ingeleseko hitzak euskaratzen diren.

Gipuzkoako Kale Nagusian hiztegiaren historian zehar bidaiatu dugu Itziar Cortésekin batera, Elhuyarreko Hizkuntza eta Teknologia unitateko koordinatzailearekin, eta kontatu egin dizkigu Elhuyar Hiztegiaren sorkuntzaren bitxikeriak.  

Bestalde, Cortésekin batera urteurrena ospatzeko antolaturiko kanpainari buruz ere hitz egin dugu, bertan euskal munduko pertsonai famatuak parte hartu dute eta hiztegi honek egindako ekarpenak aipatu dituzte.

Bukatzeko, elkarrizketatuak Elhuyar hiztegiaren etorkizunari buruzko hausnarketa egin du: paperaren mundua bukatzen ari da eta bideragarria izateko digitalizazioa izango da ardatza.

28/09/2021
En directo
Onda Vasca En Directo