Bilboko Udalak Kontakizun Laburren “Zurrumurruen Aurka, Sartu Aterpera” Lehiaketaren VI. ediziorako deialdia zabaldu du, irailaren 1etik 30era bitartean. Aurten, berritasun gisa, Bilbo Saria emango zaio udalerrian bizi den egile bati.
Literatur lehiaketa “Bilbo, Kulturarteko Uria” III. Planaren barruan dago. Kontakizunek bizikidetza, kulturartekotasuna, aniztasuna, arrazakeriaren aurkako borroka, estereotipoak, aurreiritziak, zurrumurruak, identitatea, errespetua, elkarrizketa eta aniztasunaren abantailak bezalako gaiak jorratu beharko dituzte, eta euskaraz zein gaztelaniaz aurkeztu ahal izango dira, eta modalitate bakoitzean bi sari egongo dira. Lanak irailaren 1etik 30era bitartean aurkeztu ahal izango dira online.
Epaimahaia Bilboko Udaleko Lankidetza, Bizikidetza eta Jai Sailak izendatutako hiru kidek osatuko dute, eta, Udalaren Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako V. Planaren jarduera-printzipioekin bat etorriz, osaera emakumeen eta gizonen presentzia orekatuaren printzipioari lotuko zaio.
SARIAK
Euskarazko kontakizuna:
- 1. Saria: 350 euro, deialdiaren edizio batean kontakizuna argitaratzea eta argitalpen horren 2 ale.
- 2. Saria: 150 euro, deialdiaren edizio batean kontakizuna argitaratzea eta argitalpen horren 2 ale.
Gaztelaniazko kontakizuna:
- 1. Saria: 350 euro, deialdiaren edizio batean kontakizuna argitaratzea eta argitalpen horren 2 ale.
- 2. Saria: 150 euro, deialdiaren edizio batean kontakizuna argitaratzea eta argitalpen horren 2 ale.
Bilbo Saria:
- 350 euro, deialdiaren edizio batean kontakizuna argitaratzea eta argitalpen horren 2 ale.
Finalistak:
- Kontakizun Laburren “Zurrumurruen Aurka, Sartu Aterpera” VI. Lehiaketako lanak biltzen dituen argitalpenerako lan finalisten aukeraketa egingo da.